Kudeaketa Politika

null

GRUPO SARRIKUE, SL taldea ARBIDEA EGOITZAk, APERRIBAI EGOITZAk eta SARRIKUE EGOITZAk osatzen dute, eta berean kalitatea honela ulertzen da: bezeroekin eskuratu ditugun konpromisoak betetzea; izan ere, horixe da gure kudeaketa-sistema ezartzeak daukan helburu behinena.

Eremu horren barruan, printzipio hauek ezartzen dira:

  • Konpromisoa hartu dugu bezeroaren beharrizanak betetzeko, bai eta gure jarduerei aplikatzen zaizkien lege-betekizun eta erregelamenduzko betekizun guztiak, eta erakundeak sinatzen dituen gainerako betekizunak betetzeko ere.
  • Xede eta helburuak ezarri eta etengabe berrikusiko ditugu, eta baliabide materialak xede eta helburu haien arabera jarri eta egokituko ditugu, zertarako eta etengabeko hobekuntzarako mekanismo eragingarriak sortu eta mantentzeko.
  • Enpresako langileek kudeaketa-sistemarekin bat egingo dute, eta haiek behar duten prestakuntza eta informazioa emango zaie, zertarako eta euren atazak zuzen eta kalitaterako definitutako estandarren arabera egin ditzaten.
  • Lehengaiak hornitzen dizkigutenek eta kontratek bat egingo dute bezeroen gogobetetzearekin eta etengabeko hobekuntzarekin, gure enpresaren prozesuetako beharrizanen berri emango zaie, eta laguntza emango zaie beharrizan horiek bete ditzaten.
  • Enpresaren barruko eta kanpoko komunikabideak hobetuko ditugu, zertarako eta gure jardueran etekin hoberena lortzeko.
  • Politika hau erakundeko langile guztiei jakinaraziko zaie, eta langileei ikusaraziko zaie politika hori betetzea enpresako kide guzti-guztiek lortu behar duten helburua dela.
  • Kudeaketa-politika aldian-aldian, gutxienez urtean behin, berrikusiko dugu.